XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fonazioan, ahots-aparatuko bi durundigile nagusiek, faringeak eta ahoak hain zuzen berrindarturiko maiztasunak dira bi formante nagusiak; hauek dira bokal bakoitzaren eta zenbait kontsonanteren tinbre bereziaren erantzule (ikus 6. irudia).

Frikatiboa Ik. IGURZKARIA.

Funtzioa Sin.: BETEKIZUNA Pragako Zirkuluak egindako lehen tesiak sistema funtzionaltzat jotzen zuen hizkuntza; helburu batetarako egokia den sistematzat, alegia. (Ik. Europako Estrukturalismoa).

Haiek baino lehenago De Saussure-ren bitartez, hizkuntzak komunikazioa duela funtzio nagusia esanda zegoen, eta erizpide funtzional honen arabera, Troubetzkoy-k eta Pragako haren kideek bezala, funtzionalistek ere aztertu dute gero hizkuntza.

Adierarik arruntenaz, Martinet-ek dioen bezala, funtzio-aren kontzeptuak ez du termino batek bere zeregina ongi eta egoki betetzen duela besterik esaten ().

Horrela, Troubetzkoy-rekin batera, maila fonologikoan hiru funtzio berezten ditu, hirutatik lehenengoa, beti agertzen delako, oinarrizkotzat jotzen badu ere: berezte-funtzioa, funtzio zedarritzailea eta gailur-funtzioa.

Perpausean zenbat unitate dagoen markatzen du azken honek.

Funtzio zedarritzaileak, berriz, unitateen arteko mugak ditu markatzen, eta berezte-funtzioak unitateak berak, esate baterako: gerri vs. herri Funtzio terminoak, bestela, hiru adiera hartu ditu linguistikaren historia modernoan.

Jakobson-ek lehendabizikoz sei funtzio ikusi zizkion hizkuntzari erreferentziala, hunkitzailea, konatiboa; fatikoa, metalinguistikoa eta poetikoa. (Ik. Europako Estrukturalismoa).

Kopenhave-ko eskolan, Hjelmslev-ek bi terminoren arteko harreman guztiak funtziotzat ematen zituen, eta haren arabera hiru motatakoak izan zitezkeen: menpekotasunak, determinazioak eta konstelazioak. (Ik. Europako Estrukturalismoa).

Gramatika sortzaileak, azkenez, egitura baten barruko elementuek, h.d., kategoriek, beren artean dituzten harremanak jotzen ditu funtziotzat. A. Eguzkitza.

Funtzionalismoa funcionalismo, fonctionnalisme, functionalism 1. Hizkuntzaren funtzioei buruzko Pragako Eskolaren ikerketek zenbait korronte funtzionalista sorrarazi dituzte: korronte hauek garrantzi handiagoa ematen diote hizkuntzaren funtzio bati edo besteari.

Funtzionalisten artean, eragin handiena A. Martinet-ek eta R. Jakobson-ek izan dute.

Martinet-en teoriak hiru sail nagusi ditu: fonologia orokorra, fonologia diakronikoa eta linguistika orokorra.

Teoria honen oinarria, artikulazio bikoitzaren teorian datza: lehenengo artikulazioa, monemetan, adierazpenaren eta edukinaren mailan gertatzen da: honela, monema-multzo ezagun baten bidez, edozein esakunetara irits daiteke, esakune hauek mugagabekoak direlarik.

Bigarren artikulazioa adierazpenaren mailakoa bakarrik da: adierazpen mailako segmentu baten aldaketak ez dakar edukin mailako aldaketarik.

Baina hitzean, adibidez (in), edo (ñ) ahoskatzeak, ez du hitz honen esanahia aldatzen.

Jakobson-en teoriaren oinarria, mintzairaren funtzioetan datza (konatiboa, fatikoa, adierazkorra, poetikoa, denotatiboa, metalinguistikoa; edaslearen, entzulearen, mezuaren eta ingurunearen arabera).

Jakobson-ek, Saussure-ren ondorengoak baztertutako diakroniazko ikerketak berpiztu zituen.

Bestontzat, diakroniazko ikerketek sinkroniazkoak aurresuposatzen dituzte baina ez alderantziz.

Jakobson-en iritziz ezin daiteke sinkroniazko ikerketarik izan diakroniazkorik gabe.